Kerobia talde Xabi Bandini-k (kitarra eta ahotsa), Mikel Zorrilla-k (bateria), Alberto Isaba-k (baxua) eta Mikel Isaba-k (teklak) osatzen dute.
Iruñeako talde hau 2001. urteko azken hilabetean sortu zen Xabi, Mikel eta Germán San Martín-en (teklatu ohia) batzearekin. 2003ko Urtarrilararte hirukote moduan mantendu zen, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honekin kaleratu zuten beren lehenengo diskoa: Kerobia (2004, GOR). Disko horrek 2004ko Euskal Herriko disko onenaren ‘Gaztea saria’ lortu zuen. Lan honen aurkezpen kontzertu bira egin ondoren, 2005. urteko abenduan, bigarren diskoa izango zenaren prestakuntzarekin hasi ziren eta Karlos Ortiz-ek Kerobia utzi ondoren, Alberto Isaba-ri eman zioten ongietorria baxujole bezela.
Konposizio berri honekin kaleratu zuten beraien bigarren lana: Rose Escargot (2006, GOR). 2007ko urte amaiera bitarte taula gainean egon ondoren Germán San Martinek taldea utzi eta Mikel Isabak hartu zuen bere tokia teklatujole moduan.
Ondoren kerobia proiektu berri batetan murgildu zen: trilogia bat kaleratzeko idea izan zuten, zati bakoitzak 20 minutu inguru dituelarik, ordubete baina gehiagoko lan oso eta tematiko bat sortzen ari dira. Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziek osatzen dute. Jadanik trilogia honen bi ale kaleratu dituzte eta 2010eko maiatzerako espero da hirugarren zatia. Denbora guzti honetan, estudioko grabaketa eta zuzeneko kontzertuak tartekatzen ditu Kerobiak.
2008ko apirilean trilogiaren lehen atala kaleratu zen: ‘Materia organikoa eta gainerakoak’ (2008, ‘Y LAS ARDILLAS MÁGICAS’). Disko honekin 2009ko apirilean Euskal Herriko talde onenaren ‘Gaztea saria’ lortu zuten, Amaia Monterorekin batera lortutako saria.
2009ko maiatzean trilogiaren bigarren zatia kaleratu da, ‘Papera eta kartoia’ izenekoa. Kaleratze honekin batera, zuzeneko aurkezpen gira prestatzen murgilduta daude, azarorarte luzatuko dena. Disko berri honen musika taularatzeko, 5. kide bat elkartu berri da Kerobiari, Rubén Matilla kitarrajolea.
Hementxe ikus dezakezue azken diskoko kantu baten bideoklipa:
Datorren larunbatean, ekainaren 13an, Kerobia taldeak kontzertua eskainiko du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Anima zaitezte!!
Bibliografia: http://www.kerobia.com
BCxOHn chducynnyqfl, [url=http://mrwydpdyviic.com/]mrwydpdyviic[/url], [link=http://haaddhqybmyf.com/]haaddhqybmyf[/link], http://zcbunuyekmlm.com/
Comentario por mjshdntljar — junio 19, 2009 @ 5:20 pm |
GHJPak bpejsigfpzqs, [url=http://ktdlkknovfyd.com/]ktdlkknovfyd[/url], [link=http://sugsjegydjjj.com/]sugsjegydjjj[/link], http://chmddazytikv.com/
Comentario por gctisemxswi — junio 22, 2009 @ 9:33 pm |